Instalazioak

Torreatze 30kW (33,38kWp)
Instalalazioa: Eguzki panel fotovoltaikoen sorkuntza
Modalitatea: Teilatuko autokontsumo kolektiboa edo partekatua
Partaideak: 5km-tako eremuan dauden hornidurak (HPKU/CUPS) – Herritarrak, merkatariak eta eraikinaren jabekideak. Erabiltzaile zaurgarrientzat aukera . 40 partaide inguru behar dira. Parte hartu nahi duzu?
Epeak: Instalazioan parte hartzeko borondatezko ekarpenak uztailak 6tik aurrera leihoa bete bitartean. 2026 amaieran martxan izatea espero dugu.
INFO + : Zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu egin klik.

Lezo Ikastola 40kW (50,4kWp)
Instalalazioa: Eguzki panel fotovoltaikoen sorkuntza
Modalitatea: Teilatuko autokontsumo kolektiboa edo partekatua
Partaideak: 2km-tako eremuan dauden hornidurak (HPKU/CUPS) – Ikastola, herritarrak, merkatariak eta kolektibo zaurgarriak.
Instalazioan parte hartzeko ekarpenak 2025eko urrira arte egin ziren. Obra azaroan amaitu zen eta 2026ko maiatzan instalazioa martxan jarri genuen.
Proiektu berrietan lehentasuna izateko Izan bazkide
Proiektu berrien bila ari gara
Gure sorkuntza instalazioak iada errealitate dira. Berriztagarrien sorkuntzez gain mugikortasun jasangarriko proiektuak bideratzeko lanean ari gara ere bai ordea. Geroz eta bazkide gehiago izan aukera gehiago izango ditugu. Animatzen zara?

