Ohiko galderak
Zer da Kunkana?
– Olatzar, Lopene eta Mikura errekek batu, topo, kunka egiten duten lekua da. Toponimia Lezoar hau berreskuratu eta baliatu dugu, lezoarrok gure EBK propioan bateratzea helburu dugulako.



Zer da Energia Berriztagarrien Komunitate (EBK) bat? Zer eskainiko dugu?
– Larrialdi klimatikoari aurre egin ahal izateko, energia trantsizioaren erronkei erantzungo dien irabazi eta galera asmorik gabeko entitatea da.
– Pertsonak erdigunean jarriz, eredu energetikoa eraldatzeko tresna.
– Herritarrok energia kontsumitzaile pasibo soilak izatetik, sortzaile, erabiltzaile aktibo, protsumitzaile izatera pasako gara. Burujabeago egingo gaitu.
– Erabakiguneak bertan izanik bertako ekonomia zirkularra indartuko dugu.
– Banaketa eraginkorragoa eta juxtuagoa, inklusiboagoa, beharretara egokitutakoa.
– Urruneko zentral handietatik gure etxeetarainoko garraio kostu altuak eta galerak murriztea dakarrena.
– Indibidualismotik kolektibotasunera urratsa, gizarte parte-hartzaileagorantz.
Nola har dezaket parte? Egin zaitez bazkide (hasierako derrigorrezko ekarpena)
LAGUNTZAILEA
Herritarrak: 20€
Elkarteak: 100€/200€
Entitate publikoak: 1000€ERABILTZAILEA
Herritarrak: 50€
Elkarteak: 100€/200€
Entitate publikoak: 1000€Atxikimendua eta kolaborazioa Bazkide Laguntzailea Kooperatibaren babesa Zerbitzu eskuragarriak:
Autokontsumo kolektiboak
Mugikortasun proiektuak
Eraginkortasun energetikoa
Berariazko aholkularitzaAntzinatasuna Aholkularitza orokorra

Beste kuotarik izango al da? Zertarako?
– Bazkidetza = kapital soziala: Sorrerako azpiegiturak, branding-a, marketing-a…
– Bazkide erabiltzaileen urteko kuota finkoa: 12€ inguru (zehazteke) – Kudeaketa admikistratiboa-juridiko-fiskala eta aholkularitza teknikoa
– Zerbitzu kuotak: Prebentzio zein zuzenketa mantentze-lanak, balantze txostenak, aseguruak, instalazioen bermea eta kapital soziala.
Zer da borondatezko ekarpena? Zenbatekoa izango da?
– Instalazio batetan parte hartu ahal izateko ekarpena.
– Instalazioaren baitan erabiltzailearena izango den ekarpena. Behar izanez gero berreskuratu ahal izango dena kooperatibaren estatutuetako baldintzetan.
– Beharrizanen araberakoa, azterketapean (Geuk egingo dizugu): Instalaturiko 1Wp/1€ (250Wko paketeak, gutxienez 2=500Wp)


Lezoko ikastolako instalazioan zenbat aurreztuko nuke?
Merkaturatzailearekin kontratatutakoaren eta autokontsumitzeko gaitasunaren araberakoa izango da:
- Amortizazioa:
- TIR %4tik gorakoa, bankuek eskaintzen dutena baino altua
- Gutxienez 500Wp ≂ 30€ (PVPC tarifa erreferentzia harturik)
Kooperatiban parte hartzeagatik ba al da inongo hobaririk?
– 2026an OHZ (IBI)- an lehenengo urteetan %25 eta-%50 arteko hobaria eskaintzeko eguneratu dira Lezoko Udal Ordenantzak.


