Parte hartu
Zer eskaintzen digu KUNKANA-k?

Zertarako hartu parte?
Adituekin elkarlanean energiaren inguruko soluzio berritzaileak lantzeko. Herritarron beharrizanak ulerturik, soilik, diseinatu eta garatu daitezkeelako proiektu edo irtenbide egokienak. Pausoz-pauso poliki eta sendo. Herrigintzaren eta ingurugiroaren zaintzan elkarrekin etorkizun jasangarriagoa izango dugu.
Nola har dezaket parte?
“Egunerokotasunaren zurrunbiloak irentsita bizi gara eta konpromiso handiak hartzea ez da jasangarria ere ez. Oreka mantentzeko neurria hartzea erronka handiena bihurtzen delarik, eskaini daitekeena txikia irudituta ere, herritarrok elkarlanean aritzea gauza handia da gero, baietz? Hortan datza Kunkanak: Eskuz eskukoari eta ahoz ahokoari arreta jartzean. “
Parte hartzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu Kunkanak, norberak bere neurrira:
- Harpidetza: Doakoa. Buletinaren bitartez Informatuta mantenduko zaitugu. Emango ditugun pausuen berri izanik, parte hartzera batzeko ateak zabalik izango dituzu.
- Bazkidetza: Bazkidetza motaren arabera oradainketa bakarreko derrigorrezko kuotaren truke egin ahal izango duzu (Ohiko galderak)
- Lantaldeak: Harpidetuta edo eta bazkidetuta egonik, Kunkanaren helburuekin bat egin eta lantalde ezberdinetan aritzeko aukera
- Proiektuak Taldea: Proiektu berrien sorrera borondatea eta kontzientziazioa izan ohi dira. Herriaren ezagutza eta harremanengandik batik bat
- Komunikazio Taldea: Egiten den ahalegina ikusten edo trasmititzen ez bada, ezer egin ez balitz bezala da
- Talde juridikoa: Kooperatibaren legezko jarduera zuzena eta egokirako talde juridiko aholkulari indartsua izatea garrantzitsua da.
Bazkide izan
Bazkide laguntzaile izanik energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzeko aukera izango duzu. Jasangarritasunaren alde eginez Lezoren eraldaketan eragingo duzu.
Bazkide erabiltzaile moduan era askotako instalazioak martxan jarri eta baliatu ahalko dituzu: Energia termikoa edo eta elektrikoa sortzeko eguzki-plakak, biomasa-galdarak, ibilgailu elektrikoen zuzkidurak, e.a…). Autokontsumo kolektiboen bitartez energiaren ekoizpena eta kontsumoa kudeatu ahal izango ditugu, sorkuntza eta kontsumoaren arteko oreka mantenduz. Kooperatiba herri jasangarri baten alde inbertitzeko funtsa da finean. Herritarrok, enpresa txikiek eta erakundeek, guztion artean zubiak eraikiz, energia modu solidarioan banatzeko aukera izango dugu.
Bazkideon konpromisoa jasangarritasuna da, gure ingurukoekin harremanak sustatu eta sendotu ditzagun:
– Klima-aldaketaren aurka modu praktikoan ekinez gure bizi kalitatea hobetzeko
– Autokontsumoaren bitartez faktura elektrikoa murrizteko
– Elkarlanean subiranotasun energetikoa handituz herritarron arteko kohesioa indartuko dugulako
– Baliabide energetikoak jatorrizko lekuan erabiliz bertako ekonomia bultzatzea ahalbidetzen duelako
– Taldearen indarraz kolektibo zaurgarriak babesteko

