2026 Lezo Jaizkibel Mendi lasterketan bolutarioari saria!

Sarien aurkezpenean ere Kunkanak egin du bere lekua

Geu ere herriko lasterketa kuttunaren zale gara. Mendi lasterketa, azken hamarkadan, ihauteriekin batera negu ilunetik udaberrira igarotzeko zita garrantzitsuena bilakatu zaigu. Herrian eta mendian jendetza bildu ohi gara, korrikalari zein animatzaile, egunaz gozatzeko. Gure lasterketa hain berezi eta kuttun egiten  duen adierazle nabarmenena boluntario andana da inongo zalantzarik gabe. 

Kunkana, herrigintzatik sorturiko ekimena da ere eta guztiz identifikatzen da lasterketaren balio eta helburuekin. Horregatik geure aletxoa jarri nahi dugu aurten hasi eta aurrerantzean ere: Boluntarioari saria!

Urtero musutruk lanerako prest dauden boluntarioen artean inguruko eta garaiko produktuen saski eder pare bat zozketatuko ditugu. Anima zaitezte aurten ere egun eder honetan parte hartzera!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad